Zer egiten dugu

Donostiako Antigua auzoko pertsona talde bat elkartu eta bertako nekazariekin harremanetan jarri ginen. Hauen artean gure taldeak ezarritako irizpideak betetzen dituztenak edo hauetara moldatzeko asmoa dutenak aukeratzen ditugu:

  1. Hurbiltasuna
  2. Agroekologikoan produzitzea edo horretarako joera edo asmoa izatea
  3. Inplikazioa
  4. Langileek lan baldintza duinak izatea
  5. Aktibitate nagusia izatea
  6. Nekazari talderen baten partaide izatea

ZerPartaideok urte batean zehar kuota finko bat ordaintzeko eta taldearen helburuak lortze aldera parte hartze aktiboa mantentzeko konpromisoa hartzen dugu. Modu honetan, ekoizleek beraien urteko produkzioa antolatu dezakete. Horren truke produktu desberdinez osaturiko otarra jasotzen dugu astero (barazkiak, arrautzak, oilaskoa, haragia, ogia…). Sistema honen bidez, bertako ekoizleak beraien jardueratik bizi ahal izatea sustatzen dugu eta kontsumitzen ditugun produktuek oinarrizko ezaugarri batzuk betetzen dituztela ziurtatzen zaigu:

  1. Tokian tokiko produktuak
  2. Garaian garaiko produktuak
  3. Modu agroekologikoan ekoiztuak

2 thoughts on “Zer egiten dugu”

  1. Egunon,

    Oso interesgarria eta txalogarria iruditzen zait egiten dezutena. Nola apuntatu naiteke, eta bide batez informazio gehio jaso, zuen kontsumo taldean.

    Eskerrik asko

    Harkaitz

  2. Informazio gehiago nahiko nuke bazkide izateko eta ze motako otarrak banatzen dituzuen.

    Eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude