Kategoriaren artxiboak: ARGAZKIAK

Kuskusa, oilasko eta barazkiekin

Joan den astean, antiguaOtarrak kontsumo taldeko ekoizleekin egin genuen bilera-afaria, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harremanak sendotzeko. Oso interesgarria eta atsegina izan zen eta sekretua Maritxuk prestatutako afari paregabean egon daitekenez errezeta pasatzen dizuegu:

Osagaiak: (barazkiak zati handietan doaz moztuta beraz kalkulatu zati pare bat bakoitzarentzat)

– Garaiko barazkiak (kasu honetan: patatak, azenarioak, aza eta kalabaza)
– Oilaskoa
– Tipula
– Pasak
– Azukrea
– Kuskusa
– Espeziak: Kurria, kominoa eta kurkuma

Alde batetik saltsa gozo bat prestatzen da, tipula, pasa eta azukrearekin. Nahiko denboraz eduki behar da sutan tipula asko egin eta pasak berriz puzten diren arte.

Bitartean, barazkiak eta oilaskoa zati handietan zatitzen dira eta lapiko handi batean egosten dira ondorengo ordenean: lehendabizi tipula jartzen da olio pixkabatekin eta urez estaltzen da. Jarraian aza eta azenarioa gehitzen zaio eta baita espeziak ere (hauek, bakoitzaren gustuaren arabera baina kominoak du protagonismoa kasu honetan). 15 bat minutu geroago kalabaza eta patata gehitzen zaio eta barazki guztiak egin arte uzten da sutan.

Amaitzeko, oilaskoa eta barazkiak egosi ditugun saldarekin kuskusa egiten da (1/1 neurrian).

Zerbitazeko, barazki bakoitzetik zati bat edo bi, kuskusa, eta kuskusaren gainean saltsa gozoa jartzen da.

Oso errezeta egokia da, hasieran dena txikitzeak lan pixka bat ematen badu ere gero egiten uztea besterik ez bait da! Eta zerbait ez bazaizue argi gelditu, argazki hauetan begira dezakezue!

On egin eta mila esker Maritxu!

Patata Tortilla Lehiaketa

Urtarrilaren 21ean, Antiguako jaien barruan patata tortilla lehiaketa antolatu genuen. Lehendabizi Maddik prestatutako bideo bati esker kontsumo taldearen nondik norakoak ezagutu genituen eta ondoren, epaimahaiaren lan “gogorraren” ondoren, irabazleak ezagutu genituen Txikiren eskutik.

Lehenengo saria Ixaxkun Intxaustik eraman zuen eta bere hitzetan, tortilla paregabeak egiteko trukoa “bertako produktu ekologikoekin egitea”. Argazkietan ikus dezakezue zein itxura ona zuten denek! Beraz, animatu bertako produktuak eta garaian garaiko produktuak erabiltzera, gizarte justuago bateruntz hurratsak emateaz gain, osasunean eta zaporean nabaritzen da eta!

On egin!

Maddi, Txiki, Epaimahaikide, Dokako lagun eta parte hartzaile guztiei MILA ESKER!

AntiguaOTARRAKen lehenengo saski banaketa!

Kaixo denoi! Maiatzak 20ean lehenengo bilera egin genuenetik bi hilabete besterik ez dira pasa eta dagoeneko hasi gara barazkiak eta ogia jasotzen! Zaila bazirudien ere talde polita osatu dugu, konprometitua, dinamikoa eta parte hartzailea eta ezaugarri horiekin ez dago hau geldituko duenik! Eta zer esanik ez Javi, Lizardi baserriko gure barazki ekoizlearen laguntzaz!
Atzo denok gerturatu ginen momentuz barazkiak eta ogia jasotzera… eta aurpegiak ikustea besterik ez da behar!
Orain bigarren plateraren bila jarraitu beharko dugu lanean!
Zorionak eta on egin!
Ikusi argazkiak hemen!