Kategoriaren artxiboak: ekimena

Sukaldaritza arduratsua hasiberrientzat.

Azaroak 7an, Yvette etxean  Sukaldaritza arduratsuaren taillerrean parte hartu genuen. Taldeko aurkezpena egin eta tailerran parte hartu genuen,  Goienereko presentazioa ere ikusi genuen, eta horren ondoren goxo goxo sukaldatu. Ederki pasa genun eta ederki afalduta etxeratu ginen.

 On ekin!!
Behian argazkietan ikusi dezakegu gure taldearen partizipazioa 🙂

TTIP-aren Harira

TTIP itunak zer ekarriko digun jakitea oso garrantzitsua da. Honekin oraindik esklabuago egin nahi gaituztelako. Eta geuk ongi bizi nahi dugunez: TTIP itunari EZ!.

Bi artikulu hauek (bat euskaraz bestea gazteleraz) nahiko argigarriak iruditu zaizkigu.

http://www.eldiario.es/euroblog/Pequena-tratados-comercio-quieren-colar_6_298580151.html

http://www.mrafundazioa.org/eu/artikuluak/ttip-europa-eta-amerikako-estatu-batuen-arteko-merkataritzako-eta-inbertsiorako-hitzarmenaz

Balio dezala hau hurbilpen bezala.

Auzo-konposta


 

 
Azaroaren 20ean, Donostiako Udalaren eskutik “Auzo-konposta” ekimenaren aurkezpena egin zen Antiguan. Aurkezpenean, udaleko zinegotzi bat eta bi  teknikok hartu zuten parte.
Datozen asteotan, Antigua, Aiete ,Añorga Txiki, Igeldo eta Zubieta auzo eta herrietan martxan jarri nahi da ekimen hau, lehen esperientzia bezala.

Auzo-konposta ekimena aurrera eramateko Udalak, gune egokia prestatuko ditu.
Gure auzoaren kasuan, Ondarretan ezarriko da, konposta gunea,  AEK euskaltegiaren lokaletatik gertu.
 

Hasierako ekimen honetan16 familiak, soilik,  hartuko dute parte. Behin izena eman eta gero ikastaro labur bat jasoko dute auzo-konpostako kideek (ordu eta erdikoa gora behera)

Familia bakoitzak, bere giltza izango du konpostaia nahi duen unean eraman ahal izateko.

Bestetik, sortzen den konpostaia Donostiako lorategietan erabiliko da, ximaurra bezala, eta  nahi izanez gero familiek, ere, euren konpostaia eraman eta erabili ahal izango dute.

Interesatua bazaude, apuntatu zaitez:

943 483390 telefonoan

ingurunea@donostia.org email helbidean.

Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratuko gida:

http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/konposta%20gida-trz.pdf


Zabal ezazu! Animatu zaitez!