Kategoriaren artxiboak: ikastaroak

Sukaldaritza arduratsua hasiberrientzat.

Azaroak 7an, Yvette etxean  Sukaldaritza arduratsuaren taillerrean parte hartu genuen. Taldeko aurkezpena egin eta tailerran parte hartu genuen,  Goienereko presentazioa ere ikusi genuen, eta horren ondoren goxo goxo sukaldatu. Ederki pasa genun eta ederki afalduta etxeratu ginen.

 On ekin!!
Behian argazkietan ikusi dezakegu gure taldearen partizipazioa 🙂

Hiri baratza ikastaroa Usurbilen

Usurbilen hiri baratza ikastaroa antolatzen ari dira, interesatuak bazaudete oraindik garaiz zaudete (bihar hasiko da).

Basherriak blogean informazio gehiago

Izenburua: Hiri baratza ikastaroa, balkoietan eta terrazetan baratza lantzeko ikastaroa.
Egunak: Irailaren 15ean, 29an eta Urriaren 6an
Ordua: 10:00etatik 13:00etara
Tokia: Usurbil. Santuenea auzoan, Zahar Egoitzaren ondoan dagoen lokalean (Sendabelarren ikastaroa ere bertan egin zen).
Prezioa: 20€

Kontserba Ikastaroa


Kaixo denoi
Garaian garaiko produktuak kontsumituz, produktu bat garai batzuetan soberan eta beste batzuetan faltan izan dezakegu. Horregatik irudimena erabili eta trebetasun pixka batekin kontserbak eginez bi “arazo” konpontzen dizkigu:

– Aste batean sobratzen zaizkigun janaria alperrik galtzea ekiditen du.
– Produktu bat bere garaia ez denean eskura edukitzeko aukera ematen digu.

Joan den astean kontserba ikastaroa hasi genuen baina denontzat tokirik ez dagoenez, bertan ikasitako errezetak blogean zintzilikatzen joango gara beraz adi egon.