Kategoriaren artxiboak: Sailkatu gabea

Hau ez da sagar bat.

Greenpeacek argitaratu berri du sagarretan plagiziden presentzia aztertzen duen txostena. 126 sagar aztertu dira, horietatik 17 ekologikoan ekoiztuak. Azken hauetan ez da pestizida arrastorik aurkitu baina konbentzionalean ekoiztutako 109 sagarretatik 91 sagarretan (%83) emaitza positiboa izan da. Lupa gure ingurura gerturatzen badugu, estatuan aztertutako sagarretan batazbeste 4,3 plagizida aurkitu dira, ikerketako  batazbestekorik altuena.

Pestizida hauen helburua belar txar edo intsektu izurrite desberdinei aurre egitea izaten da baina honen atzean agroindustriak bultzatzen duen eredua dago, empresa gutxi batzuen esku geratzen delarik zer eta nola ekoiztu, eta baita nekazari txikiek beraienganako dependentzia agrokimiko eta organismo transgeniko berriekin.

AntiguaOtarrak kontsumo taldetik beste eredu baten alde egiten dugu, eredu agroekologikoa, ingurumena, osasuna, baserritar eta kontsumitzaileen eskubideak eta hauen inguruan sortutako kultura, zapore eta ezagutzak babesten dituena. Pertsona ekoizle eta kontsumitzaileen bideak elkarrekin joan behar dute. Beraz, gure aukera da zein nekazaritza eredu bultzatu nahi dugun.