AntiguaOTARRAKen lehenengo saski banaketa!

Kaixo denoi! Maiatzak 20ean lehenengo bilera egin genuenetik bi hilabete besterik ez dira pasa eta dagoeneko hasi gara barazkiak eta ogia jasotzen! Zaila bazirudien ere talde polita osatu dugu, konprometitua, dinamikoa eta parte hartzailea eta ezaugarri horiekin ez dago hau geldituko duenik! Eta zer esanik ez Javi, Lizardi baserriko gure barazki ekoizlearen laguntzaz!
Atzo denok gerturatu ginen momentuz barazkiak eta ogia jasotzera… eta aurpegiak ikustea besterik ez da behar!
Orain bigarren plateraren bila jarraitu beharko dugu lanean!
Zorionak eta on egin!
Ikusi argazkiak hemen!

antiguaOTARRAK kontsumo talde berria


Kaixo denoi!
Antiguan AntiguaOTARRAK kontsumo taldea sortu dugu. Blog honen bitartez, gure taldearen nondik norakoak eta gai honen inguruko gauza interesgarrien berri eman nahi dizuegu.
Auzoko jendea informatzeko hitzaldi batekin hasi ginen duela bi hilabete eta zorte pixka batekin, datorren hilabetean gure saskia jasotzen hasiko gara!