Etiketaren artxiboak: antigua

Etorkizunik?

Ostiral honetan elikadura burujabetzaren inguruan hausnarketa egin eta auzoan alternatiba errealak sustatzeko bidean, mahai ingurua antolatu dugu.

Horretarako, elikadura burujabetza lantzen duen Brasilgo Movimento dos Pequenos Agricultores taldeko Luiz Carlos Souza eta Emauseko kideak izango ditugu gurean, motibazioa eta komunitatearen garrantzia lantzeko.

Eguna: Azaroak 8, ostirala

Ordua: 18:30

Lekua: Txantxarreka gaztetxea (lugaritz kulturetxearen ondoren dauden eskaileretatik igota)

On ekin!